XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendaro Agustin deunaren bederatziurrena

Ostegunean bukaera eman zitzaion lekaimen txadontxuan Agustin deunaren bederatziurrenari; jende asko bildu da egunero-egunero Agustin deunaganako deboziua agertuaz.

Ostiralean beraren egunean meza nagusia itzaldi ta guzti, ta arratsaldean bezperak ta agurtza deuna, onekin bukaera emanaz Deun aundi orren egunari.

Urrengo idaztian azalduko det obekiago egun orretako elizkizunak.

Aberria

Egun beltzak datozkigu itxura dagonez gure aberri maitiaren gain, ta orregatik gertu gaitezen euskaldun guztiok batere bildur gabe, datozela nai duten guztiak, guri, geure sinismena ta abertzaletasuna eztigute iñok ere kenduko.

Asko ta asko dira oraindik ere Euskal erriari gorroto bizi diotenak, ez bakarrik erdaldun edo belarri motxak, baita euskaldunak eurak ere.

Tamalgarria da benetan au, eta iñola al ba oyu, zuzendu dezagun okerra.

Ezkioga'n

Emendik ere asko dira joan diranak toki miragarri ayetara ta jarraitzen dutenak oraindik ere joaten Maria'ganako jaiera berotuaz, ¿zer gertatzen ote da an? bi aldiz izan naiz neu ere, ta ango jendiaren ixiltasun ta begirunez ikusi ondoren esan nezake eztala mundu ontako jolas-leku bat.

Ezkio'ko Ama Neketakua Erregutu zazu gu obendariogatik.

Argi zale.